Ager vasconumean kokatzen da Agerraldia, Garestik Kortesera eta Zangozatik Bianara, eremu periferiko hau erdigunean kokatzeko bokazioz.
Bide praktikoa egin nahi du Agerraldiak, euskarari hauspo berria emateko ezagutza bultzatuz, erabilera sustatuz eta euskararekiko jarrera baikorrak birsortuz.
Agerreko euskaltzaleak izango dira Agerraldiaren protagonistak: euskararen alde ari direnak saretu eta indarrak batzea dugu xede.
Errigoraren eskutik etorri da plazara, baina izate eta forma propioa du Agerraldiak, bertatik bertarako mugimenduarena.