Agerreko euskaltzaleen mugimendua izan nahi du Agerraldiak. Ez du, ordea, inor ordezkatzeko asmorik, ezta beste inori dagokion lekua hartzeko xederik ere. Agerreko euskararen aldeko indarrak batu eta biderkatzea da gure nahia; orain arteko euskalgintzaren ahaleginak sendotu eta ahalegin berriei bide egin nahi diegu, bi eta bi lau baino gehiago izan daitezkeela sinetsita gaudelako.
Azaroan Azkoienen gai ezberdinei buruz hausnartu genuen elkarrekin, horrekin bidea marraztu genuen. Oraingo honetan sarea indartzeko topaketak aurkezten dizkizuegu; non elkarezagutzaz gain, baliabideak eskaintzea dugun helburu.
Despopulazioa eta euskara
Despopulazioaren problematika geroz eta oihartzun handiagoarekin dator. Ager zonaldean ere problematika honek jo gaitu. Esperientzia ezberdinak mahai gaineratuko ditugu. Eta alternatiba zein tresnak emanen ditugu honi aurre egin ahal izateko eta euskararen ikuspegitik gaiari buruz hausnartuko dugu. Euskarazko eta gaztelerazko tailerrak egongo dira.
Izen-ematea
Migrazioa, integrazioa eta euskara
Ager zonaldea zabala eta anitza da. Eta aniztasun horrek ematen dio aberastasuna. Migrazio, integrazioa eta euskara landuko ditugu. Esperientzia ezberdinak plazaratuz eta baliabide batzuk ematea dugu helburu. Euskaraz izango da tailerra baina aldibereko itzulpengintza zerbitzua egongo da.
Izen-ematea
Haurrak, nerabeak eta euskara
Hezkuntza ez formalean dabiltzan begiralei zuzendutako tailerra, baita hezkuntza formalean ibiltzen direnentzat ere. Euskaraz izango da. Haur eta nerabeen aisialdia kudeatzeari begira tresnak eta esperientzia ezberdinak emango ditugu. Nolako aisia nahi dugu?
Izen-ematea
Dirulaguntzak euskarabidea
Nafarroako gobernuak eskeintzen dituen dirulaguntzen berri emango dugu. Modalitatate ezberdinakdaude eta horietan sakonduko dugu. Era berean laguntza hauek nola kudeatu azalduko dugu. Euskaraz zein gazteleraz eskeiniko dugu.
Izen-ematea
Familiak, baliabideak eta euskara
Gurasoei zuzendutako tailerra. Gazteleraz izango da. Gure seme-alabak lagundu ahal izateko eta haien aisia euskaraz disfrutatzeko baliabideak eskeiniko ditugu.
Izen-ematea
Barne komunikazioa eta sarea
Edozein taldek argi dauka zein garrantzitsua den komunikazioa, baina kontutan izaten dugu barne komunikazioa? Barne komunikazioaz arituko gara, eta sareak sortzearen beharraz. Adibideak ikusiko ditugu eta tresna ezberdinak ezagutu.
Izen-ematea