“Izena duen guztiak badu izana” dio atsotitzak. Gure izenetan, gure abizenetan, gure nortasuna ikusten dugu. Baina askotan, gehiegitan, euskarazko berezko abizenak erdarazko grafietan idatzita ikusten ditugu. Agerraldiak abizenak euskalduntzeko kanpaina abiatu du, “abizenak badu izana” lelopean eta euskaldunei beren abizenetan aldaketa emateko dei egiten die.
Abizenak berezko euskal grafiara itzultzea oso-oso erraza da. Hiru urrats besterik ez dituzu bete behar:
Bizi zaren Erregistro Zibil edo Bake Epaitegira joan behar zara. Adin txikiko seme-alabarik baduzu, bi gurasoek joan beharko duzue sinatzera.
Bizi zaren Erregistro Zibil edo Bake Epaitegira joan behar zara. Adin txikiko seme-alabarik baduzu, bi gurasoek joan beharko duzue sinatzera.
Erregistro zibilak eskaera jasoko du, eta etxera bidaliko dizute hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria eguneratuta abizena euskal grafiaz jarrita.
Kanpainaren helmena handitzeko zozketa bat abiatu dugu gure Instagram kontuan.
Helburua jende gehiagora iristea eta ahalik eta abizen gehien euskalduntzea da.
Zuk jada zure euskaldudu baduzu, zozketa honetan parte hartu dezakezu! Bertako produktuez osatutako saski bat zozketatuko dugu.
SASKI BELTZA:
Orburu bihotzak, Potxak, Kardua, Tomate frijitua, Zainzuri zuriak, Pikillo piperrak, Piper mamia, Melokotoia almibarrean, Melokotoi mermelada, Teilak, Oliba olio Birgin Estra, Ardo Beltza, Mahats Zukua
Maiz egindako galderak
Galderarik baduzu, jarri gurekin harremanetan!
Idatzi zure zalantzak e-posta honetara eta ahalik eta azkarren erantzungo dizugu.